2008/01/19

Azken balorazioa...

Hasiera batean lan nekagarria eta gutxi interesgarria iruditu zitzaidan blog bat egitea. Orain, bukatu dudala, esan dezaket ez dela hainbesterako izan eta egin dudan lanarekin pozik nagoela; nahiz eta ordu asko eta asko ordenagailuaren aurrean (nire munduko lagunik txarrena) pasatu eta buruari buelta nahikotxo eman, nire lana beste batzuentzat baliagarria izan daitekela (gutxienez gai batzuen inguruan nozio berriak bereganatzeko) pentzatzeak, esperientzia berri honen alde positiboak ikustera narama.
Azkenean emakumoi eragiten dizkiguten gaiak edo alderdiak lantzean zentratu nahiz eta espero dudana hain zuzen ere, jendea informatzea eta hausnarkeketa egitea da, gauza asko aldatu behar dira oraindik mundu hobeago bat lortu ahal izateko (ez bakarrik emakumearen gaian...) eta kontzientziatzea lehenengo pausua da.
Eskerrik asko.

Gizarte harreman egokien gakoa


Seguruaski denok ezagutzen dugula pertsonaren bat besteekin erlazio bikaina daukana: majua eta galanta, ongi jokatzen duena, pentsatzen duena esaten duena baina aldi berean tolerantea dena eta besteen iritziak onartzen eta errespetatzen dituena... Horrelako pertsonengan mirespena sentitzen dugu, mundu guztiak ez baita gizarte harreman ezin hobeak izateko gai. Hala ere denok ikasi dezakegun zerbait da(hobeto komunikatzea), gure pertsonalitate propioa gutxiestu barik. Hasteko aipatzekoa da bakoitzaren osasun mentala eta oreka pertsonala erlazio zuzena dutela izaten ditugun harremak modu batekoak edo bestekoak izateko; horrela, bizikidetza eta besteekin nola sentitzen garen, munduko gauzarik hoberena edo txarrena izan daiteke. Baina argi dagoena, emozionalki ondo egoteko, beharrezko faktorea gizartean integratua sentitzea dela da.
Gaitasun ezberdinak lantzen eta menperatzen baditugu (gizarte gaitasunak), familia, adiskide eta maitasunaren esparruetan, baita lanbidearekin lotuta dauden harremanetan, gustura egotea lortuko dugu.
Gaitasun horien sailkapena Convivencia social sarreran agertzen da.

2008/01/14

Sexualitatearen papera bizitzan zehar


Sexualitatea gizakiaren alderdi oso garrantzitsua da eta bizitzan zehar, etapa ezberdinetan (haurtzaroa, nerabezaroa, helduaroa eta zahartzaroa), hainbat faktore eta eragileen arabera, modu ezberdinean agertzen da eta horren inguruko azalpen espezifikoagoa La sexualidad en las distintas etapas de la vida idatzian ikus dezakezu.

Ez dauka funtzio bakarra (ugalketa) eta bizitzan zehar ematen diren errealitate bakoitza eragin zuzena dauka. Hori dela eta, garrantzitsua da sexuaren onurei buruz ikuspuntu positiboa, aberasgarria eta jatorra izatea bizitzaren momentu guztietan gure sexualitatearekin disfrutatzeko.

Alexander Neill-ek, Summerhill liburuan azaldutakoaren arabera, ikus daiteke haurtzaroko sexualitatearen ikuspuntu askatzailea zeukala: "es imposible dar libertad sexual a los niños cuando aquellos que los controlan carecen de ella".

Sexualitaterekin lotuta aipatzekoa da sexualitate goiztiarra: "gaztetan hasitako jokabide sexuala horretarako guztiz prest egon gabe, gorputza eta buruaren (alde psikikoa) adostasunik eza da, neurriz gaineko helduen portaera sexuala eragiten duena ". Kausen artean familian komunikazio eskasa egotea, gizartearen aldaketak, garapen fisiko eta psikologiko goiztiarra izatea, hezkuntza sexual eskasa izatea, eta sexualizazio goiztiarra aurkitzen dira, Sexualidad Precoz artikuluan hobeto azaltzen direnak.
Gaur egungo gizarteak etengabe aldaketak pairatzen ditu, bai daukan kode moraletan eta baita sozialetan ere. Horren adibideak nerabezaroan harreman sexualak gero eta gazteago hasten direla edota gizartekideen erreakzioa fenomeno honen aurrean dira, aurreko belaunaldiekin alderatuz gero, jokabide horien norabidea goitik behera aldatu baita.
Sexualitate goiztiarraren arazoaren eskema.
Beraz, gai oso interesgarria da eta bakoitzak ahal dituen esperientzia gehien bizitzen ahalegintzearen alde nago, baina ezinbestekoa da informazioa eskuratzea eta jasotzea, bizitzaren arlo politenetarikoa da eta aldi berean arriskutsuenetarikoa ere.
Kontuz, ongi jokatu!

Emakumea publizitatean: sexismo hutsa!


Benetan penagarria iruditzen zait emakumeak jasotzen dugun tratua publizitatean, objetu bat izango balitz bezala, eta horrek eragiten dituen ondorio guztiak (estereotipoak, matxismoa, emakumeok ideal eta kanon batzuen menpe egon behar garela...). Bideo honek adibidez adierazten duena oso bitxia da: garagardo marka zehatz bat iragarkitzeko, iragarki osoan zehar gizonezkoa "jainko" bat izango balitz bezala agertzen da eta emakumeak (hori bai, emakume ederrak guztiak)"jainko" horren esanetara egongo balira bezala.


Beste bideo honetan (hainbat eta hainbaten artean hartu dudana...) azaltzen dena bitxia ez, LOTSAGARRIA dela uste dut. Lehenik eta behin, esan beharra dago, emakumeok ez garela inorren esklabuak, bai zera! beraz, ez gara momentu guztietan prest egon behar gure "printzipe urdina" agertu ahal delako. Bideo honekin lortzen dena emakumeoei estereotipo eta edertasunaren kanon batean (eginezinezkoa eta irreala dena) finkatzea da eta horren kontra borrokatzea oso oso garrantzitsua da.

Desleialtasuna


Normalean gizakiak bi joera ditu: instintua (jatorrizkoa eta animaliaren ezaugarria) eta arrazoia (logikoa eta gizon-emakumeen ezaugarria), eta horiek gure bizitzan zehar jarraitu beharreko bidea gidatzen dute.
Sarritan, desleiltasuna berezkoa da eta ez aurretik prestatzen dena; baina zein da gizakia desleiala izatearen arrazoia?
Alzy-ren arabera emakume eta gizonen artean zergati ezberdinak daude eta La infidelidad artikuluan azaltzen ditu.

2007/12/22

EMAKUMEEN AURKAKO PRAKTIKAK ETA JARDUERAK (adibidez MGA) DEBEKATU BEHARKO LIRATEKE? EDO HERRIALDEEN KULTUR OHITURAK DIREN HEINEAN, ERRESPETATU?


Nik egindako power point honen bidez mundu honetan praktikatzen diren ekintza batzuen berri ematea eta salatzea da helburua, besteak beste EMAKUMEZKOEN SEXU-ORGANOEN MOZKETA (Mutilacion Genital Femenina), gogoeta sakona egiteko aukera ematen duen gaia.
Kultura ezberdinak egotea eta ezagutzea, partekatzea... ekintza oso polita eta interesgarria izan daiteke, betirere pertsonen eskubideak kontutan hartzen direnean eta garrantzitsuena, errespetatzen direnean.

Zergatik erosten dugu hainbeste loteria ganonetan?


Gabonak direla eta, askok eta askok loteria erosten dugu, gainera gero eta gehiago. Beharbada horren inguruan egiten den publizitzateagatik, gabonetako magia eta lilurak bendeinkatuak eta zorionekoak sentiarazten gaituelako, ohitura bat bezala ezarri delako,... arrazoiak asko izan daitezke baina funtsezkoena guztiontzako hurrengo esaldiarekin adierazten dena da: "Eta besteei tokatzen bazaie? Eta erosten ez badut tokatzen bada?"

Horrela jokatzeak (aukera bat egitea: erosi edo ez) Damutasunaren edo emozio aurreratuen teoria (Bell, 1982-1985) bezala ezagutzen da. Planteamendu honetatik erabaki bat hartzerako orduan aurreratuak izan daitezkeen emozioak identifikatzen dira: damutasuna/poztasuna (erabaki ezberdin bat hartu izan bagenu zer gertatuko zen ikusterakoan sortzen dira) eta etsipena/poztasuna (erabaki baten ondorioak ikusterakoan sortzen dira).
Baina aipatutako emozioak gure jokabidea gidatuko dute, ondorio ezberdinak sortuz: loteria erosten badugu eta tokatzen ez bazaigu: etsipena; loteriarik erosten ez badugu eta tokatzen ez bada: poztasuna; loteria erosten badugu eta tokatzen bada: poztasuna; eta azkenik, loteriarik erosten ez badugu eta tokatzen bada: damutasuna (bereziki besteei tokatzen zaienean).
Horregatik, loteria erosteko aukera daukagunean eta eskaintzen dizkigutenean, emozio hauek aurreratzen ditugu eta horien artean garrantzitsuena azkenean loteria erosten duen pertsonarentzat, damutasuna da, saihesten saiatzen baita.
Beraz, azaldutakoaren arabera, esan dezakegu loteriaren sosketan parte hartzen dugula gehienbat tokatu ez garen bakarra ez izateko, eta ez loteria tokatzeko; azkenean urte guztietan ondorio berdinera heltzeko: loterian, ilusi horretan, diru asko inbertitu arren, hasieran geunden bezala geratzeko.

Loteria de navidad

2007/12/12

Emakumeak

Lurralde bateko kultura eta ohiturak bertako pertsonen jokabideetan eta bizimoduetan faktore guztiz eragingarria bihurtzen dira. Diapositiba hauen bidez emakumeengan zelango ondorioak sortzen diren adierazi nahi da; hain zuzen ere, ohituren arteko ezberdintasunek zelan antzematen diren emakume bakoitzean tokiaren arabera, bakoitzari gizarte rol bat dagokiolako.

2007/12/11

Hezkuntza berdintasunaren garrantzia

Diapositiba hauen bidez hurengo gaien inguruko azalpena egiten da: hezkuntza eta generoa (genero eta sexua kontzeptuen arteko ezberdintasuna); estereotipoak; komunikabideek jokatzen duten papera rolak barneratzean eta gizarteratzean (publizitatea); eta azkenik, eskolaren funtzioa gizarteratzean.