2008/01/19

Azken balorazioa...

Hasiera batean lan nekagarria eta gutxi interesgarria iruditu zitzaidan blog bat egitea. Orain, bukatu dudala, esan dezaket ez dela hainbesterako izan eta egin dudan lanarekin pozik nagoela; nahiz eta ordu asko eta asko ordenagailuaren aurrean (nire munduko lagunik txarrena) pasatu eta buruari buelta nahikotxo eman, nire lana beste batzuentzat baliagarria izan daitekela (gutxienez gai batzuen inguruan nozio berriak bereganatzeko) pentzatzeak, esperientzia berri honen alde positiboak ikustera narama.
Azkenean emakumoi eragiten dizkiguten gaiak edo alderdiak lantzean zentratu nahiz eta espero dudana hain zuzen ere, jendea informatzea eta hausnarkeketa egitea da, gauza asko aldatu behar dira oraindik mundu hobeago bat lortu ahal izateko (ez bakarrik emakumearen gaian...) eta kontzientziatzea lehenengo pausua da.
Eskerrik asko.

Gizarte harreman egokien gakoa


Seguruaski denok ezagutzen dugula pertsonaren bat besteekin erlazio bikaina daukana: majua eta galanta, ongi jokatzen duena, pentsatzen duena esaten duena baina aldi berean tolerantea dena eta besteen iritziak onartzen eta errespetatzen dituena... Horrelako pertsonengan mirespena sentitzen dugu, mundu guztiak ez baita gizarte harreman ezin hobeak izateko gai. Hala ere denok ikasi dezakegun zerbait da(hobeto komunikatzea), gure pertsonalitate propioa gutxiestu barik. Hasteko aipatzekoa da bakoitzaren osasun mentala eta oreka pertsonala erlazio zuzena dutela izaten ditugun harremak modu batekoak edo bestekoak izateko; horrela, bizikidetza eta besteekin nola sentitzen garen, munduko gauzarik hoberena edo txarrena izan daiteke. Baina argi dagoena, emozionalki ondo egoteko, beharrezko faktorea gizartean integratua sentitzea dela da.
Gaitasun ezberdinak lantzen eta menperatzen baditugu (gizarte gaitasunak), familia, adiskide eta maitasunaren esparruetan, baita lanbidearekin lotuta dauden harremanetan, gustura egotea lortuko dugu.
Gaitasun horien sailkapena Convivencia social sarreran agertzen da.

2008/01/14

Sexualitatearen papera bizitzan zehar


Sexualitatea gizakiaren alderdi oso garrantzitsua da eta bizitzan zehar, etapa ezberdinetan (haurtzaroa, nerabezaroa, helduaroa eta zahartzaroa), hainbat faktore eta eragileen arabera, modu ezberdinean agertzen da eta horren inguruko azalpen espezifikoagoa La sexualidad en las distintas etapas de la vida idatzian ikus dezakezu.

Ez dauka funtzio bakarra (ugalketa) eta bizitzan zehar ematen diren errealitate bakoitza eragin zuzena dauka. Hori dela eta, garrantzitsua da sexuaren onurei buruz ikuspuntu positiboa, aberasgarria eta jatorra izatea bizitzaren momentu guztietan gure sexualitatearekin disfrutatzeko.

Alexander Neill-ek, Summerhill liburuan azaldutakoaren arabera, ikus daiteke haurtzaroko sexualitatearen ikuspuntu askatzailea zeukala: "es imposible dar libertad sexual a los niños cuando aquellos que los controlan carecen de ella".

Sexualitaterekin lotuta aipatzekoa da sexualitate goiztiarra: "gaztetan hasitako jokabide sexuala horretarako guztiz prest egon gabe, gorputza eta buruaren (alde psikikoa) adostasunik eza da, neurriz gaineko helduen portaera sexuala eragiten duena ". Kausen artean familian komunikazio eskasa egotea, gizartearen aldaketak, garapen fisiko eta psikologiko goiztiarra izatea, hezkuntza sexual eskasa izatea, eta sexualizazio goiztiarra aurkitzen dira, Sexualidad Precoz artikuluan hobeto azaltzen direnak.
Gaur egungo gizarteak etengabe aldaketak pairatzen ditu, bai daukan kode moraletan eta baita sozialetan ere. Horren adibideak nerabezaroan harreman sexualak gero eta gazteago hasten direla edota gizartekideen erreakzioa fenomeno honen aurrean dira, aurreko belaunaldiekin alderatuz gero, jokabide horien norabidea goitik behera aldatu baita.
Sexualitate goiztiarraren arazoaren eskema.
Beraz, gai oso interesgarria da eta bakoitzak ahal dituen esperientzia gehien bizitzen ahalegintzearen alde nago, baina ezinbestekoa da informazioa eskuratzea eta jasotzea, bizitzaren arlo politenetarikoa da eta aldi berean arriskutsuenetarikoa ere.
Kontuz, ongi jokatu!

Emakumea publizitatean: sexismo hutsa!


Benetan penagarria iruditzen zait emakumeak jasotzen dugun tratua publizitatean, objetu bat izango balitz bezala, eta horrek eragiten dituen ondorio guztiak (estereotipoak, matxismoa, emakumeok ideal eta kanon batzuen menpe egon behar garela...). Bideo honek adibidez adierazten duena oso bitxia da: garagardo marka zehatz bat iragarkitzeko, iragarki osoan zehar gizonezkoa "jainko" bat izango balitz bezala agertzen da eta emakumeak (hori bai, emakume ederrak guztiak)"jainko" horren esanetara egongo balira bezala.


Beste bideo honetan (hainbat eta hainbaten artean hartu dudana...) azaltzen dena bitxia ez, LOTSAGARRIA dela uste dut. Lehenik eta behin, esan beharra dago, emakumeok ez garela inorren esklabuak, bai zera! beraz, ez gara momentu guztietan prest egon behar gure "printzipe urdina" agertu ahal delako. Bideo honekin lortzen dena emakumeoei estereotipo eta edertasunaren kanon batean (eginezinezkoa eta irreala dena) finkatzea da eta horren kontra borrokatzea oso oso garrantzitsua da.

Desleialtasuna


Normalean gizakiak bi joera ditu: instintua (jatorrizkoa eta animaliaren ezaugarria) eta arrazoia (logikoa eta gizon-emakumeen ezaugarria), eta horiek gure bizitzan zehar jarraitu beharreko bidea gidatzen dute.
Sarritan, desleiltasuna berezkoa da eta ez aurretik prestatzen dena; baina zein da gizakia desleiala izatearen arrazoia?
Alzy-ren arabera emakume eta gizonen artean zergati ezberdinak daude eta La infidelidad artikuluan azaltzen ditu.

2007/12/22

EMAKUMEEN AURKAKO PRAKTIKAK ETA JARDUERAK (adibidez MGA) DEBEKATU BEHARKO LIRATEKE? EDO HERRIALDEEN KULTUR OHITURAK DIREN HEINEAN, ERRESPETATU?


Nik egindako power point honen bidez mundu honetan praktikatzen diren ekintza batzuen berri ematea eta salatzea da helburua, besteak beste EMAKUMEZKOEN SEXU-ORGANOEN MOZKETA (Mutilacion Genital Femenina), gogoeta sakona egiteko aukera ematen duen gaia.
Kultura ezberdinak egotea eta ezagutzea, partekatzea... ekintza oso polita eta interesgarria izan daiteke, betirere pertsonen eskubideak kontutan hartzen direnean eta garrantzitsuena, errespetatzen direnean.

Zergatik erosten dugu hainbeste loteria ganonetan?


Gabonak direla eta, askok eta askok loteria erosten dugu, gainera gero eta gehiago. Beharbada horren inguruan egiten den publizitzateagatik, gabonetako magia eta lilurak bendeinkatuak eta zorionekoak sentiarazten gaituelako, ohitura bat bezala ezarri delako,... arrazoiak asko izan daitezke baina funtsezkoena guztiontzako hurrengo esaldiarekin adierazten dena da: "Eta besteei tokatzen bazaie? Eta erosten ez badut tokatzen bada?"

Horrela jokatzeak (aukera bat egitea: erosi edo ez) Damutasunaren edo emozio aurreratuen teoria (Bell, 1982-1985) bezala ezagutzen da. Planteamendu honetatik erabaki bat hartzerako orduan aurreratuak izan daitezkeen emozioak identifikatzen dira: damutasuna/poztasuna (erabaki ezberdin bat hartu izan bagenu zer gertatuko zen ikusterakoan sortzen dira) eta etsipena/poztasuna (erabaki baten ondorioak ikusterakoan sortzen dira).
Baina aipatutako emozioak gure jokabidea gidatuko dute, ondorio ezberdinak sortuz: loteria erosten badugu eta tokatzen ez bazaigu: etsipena; loteriarik erosten ez badugu eta tokatzen ez bada: poztasuna; loteria erosten badugu eta tokatzen bada: poztasuna; eta azkenik, loteriarik erosten ez badugu eta tokatzen bada: damutasuna (bereziki besteei tokatzen zaienean).
Horregatik, loteria erosteko aukera daukagunean eta eskaintzen dizkigutenean, emozio hauek aurreratzen ditugu eta horien artean garrantzitsuena azkenean loteria erosten duen pertsonarentzat, damutasuna da, saihesten saiatzen baita.
Beraz, azaldutakoaren arabera, esan dezakegu loteriaren sosketan parte hartzen dugula gehienbat tokatu ez garen bakarra ez izateko, eta ez loteria tokatzeko; azkenean urte guztietan ondorio berdinera heltzeko: loterian, ilusi horretan, diru asko inbertitu arren, hasieran geunden bezala geratzeko.

Loteria de navidad

2007/12/12

Emakumeak

Lurralde bateko kultura eta ohiturak bertako pertsonen jokabideetan eta bizimoduetan faktore guztiz eragingarria bihurtzen dira. Diapositiba hauen bidez emakumeengan zelango ondorioak sortzen diren adierazi nahi da; hain zuzen ere, ohituren arteko ezberdintasunek zelan antzematen diren emakume bakoitzean tokiaren arabera, bakoitzari gizarte rol bat dagokiolako.

2007/12/11

Hezkuntza berdintasunaren garrantzia

Diapositiba hauen bidez hurengo gaien inguruko azalpena egiten da: hezkuntza eta generoa (genero eta sexua kontzeptuen arteko ezberdintasuna); estereotipoak; komunikabideek jokatzen duten papera rolak barneratzean eta gizarteratzean (publizitatea); eta azkenik, eskolaren funtzioa gizarteratzean.


2007/12/03

Sexismoa

Pertsonak sexua kontuan hartuta baloratzeko joera deritzo; hau da, sexuan oinarritutako diskriminazioa.
Ondoriorik nagusiena sexuen artean ezberdintasuna sortzea eta ezartzea da. Horren hildoan, esan daiteke sexuaren arabera, sexismo mota ezberdinak bereizten direla:
a) EMAKUMEEN KONTRAKO SEXISMOA
b) GIZONEN KONTRAKO SEXISMOA
c) EMAFRODITA ETA TRANSEXUALEN KONTRAKO SEXISMOA

Hala ere, nahiz eta moten arabera sailkapen bat egin, argi dago gehien ematen dena, ZORITXARREZ, eta gizartean presentzia handiena duena emakumeen kolektiboa sufritzen duen sexismoa dela. Emakumeak betidanik zapalduta egon dira, eta nahiz eta aurrerapenak lortu, zapalketa hori jarraitzen da.

Hau guztia lotura zuzena du matxismo terminoarekin, orokorrean gizona emakumearenganetik dagoela pentsatzea eta horren arabera jokatzea esan nahi duena.

Jatorria zehaztea oso zaila da, beti egon den diskriminazioa baita. Baina esan beharra dago, erlijioek eragin zuzena daukatela, bereziki emakumeen kontrako sexismoaren kasuan. Erlijioek (batzuk beste batzuk baino gehiago) emakumeari bigarren planoko papera eman eta ezarri diote, gizona goraipatuz. Hori dela eta, gizarteetan pentsaera hori zabaldu da, eta erlijioan fedea eta sinesmena daukatenek, pertsonekin horrelako jokaerak ("matxismo puro y duro") izatea ondo ikusten dituzte.

Aipatzekoa da publizitateak jokatzen duen papera: sexismoa, emakumeen kontrakoa gehienbat, gai "tipikoa" da. Historian zehar irgarkietan sexuen arteko bereizketa azpimarratu da, adibide bezala jostailuak ditugu: neskak panpinak zaintzen, sukaldeekin jolasten (ama izatearekin lotutako funtzioak, hobeto esanda, ama izateagatik erlazionatzen zaizkien estereotipoak) eta mutilak berriz, kotxeekin, armekin, bideojokuekin... jolasten.

Horrekin lortzen den gauza bakarra gaur egungo gizarteak ezartzen dituen rol eta estereotipoak iraunaraztea da, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzearen ametsa benetakoa bihurtzea oztopatzen duena (El sexismo en la publicidad).

Hortaz, eta esandakoaren arabera, planteatu beharko genuke ia publizitateak sexismoa eratzen duen edo gizartean existitzen den sexismoaren adierazlea den, eta horren inguruko hausnarketa sakona egin.

Urtxintxa Eskolan lan interesgarria burutzen dute gai honen inguruan, hainbat ekintza egiten dituzte genero berdintasunaren alde.

2007/12/02

Benetan beharrezkoa da hainbeste kontsumitzea gabonetan?

Gabonak gero eta gertuago dauzkagu eta bizi garen gizarteak sustatzen duen kontsumismoaren adierazle aproposenetarikoa da. Hasiera batean (erligioarekin guztiz eralzionatuta) urtearen garai berezia zen, jesusen jaiotza ospatzen zenean; gaur egun berriz, kontsumismoa ohiturei eta sinesmenei protagonismoa kendu die, gabonen inguruko kontzeptua goitik behera aldatuz.
Baina aldaketa hau bere ondorioak ditu; Ecologistas en acción azaltzen duten bezala, gabonetan egiten dugun kontsumo kopuru handia jasangaitza da. Beraz, beste modu ekologiko eta solidarioago bat eskaintzen digute: opariak erosi baino lehen aholku batzuk ematen dizkigute, gabonetako opari ezberdinak lortzeko aukera eta non erosi.


El consumismo navideño es insostenible

2007/11/29

Genero bakoitzak garun ezberdina al du?

Genero ezberdintasuna gai eztabaidatua (eta eztabaidatzeko beharra duena) da. El cerebro tiene sexo bideoan azaltzen dena aurrean jartzen digu hausnarketa sakona egitea. Emakumeak eta gizonak jokabide ezberdinak izaten ditugula hainbat baldintza eta faktoreen eraginez (sozialak eta kulturalak, biologikoak,...) eta bideoak erakusten duenaren arabera, faktore zientifikoak etorkizunean izango ditugun jokabideak zehaztu dezakete. Halaber, badirudi, hori guztia genero bakoitzaren garunean aztarnak uzten dituela. Baina, egia ote da bideoan adierzten dena?

Ezbersintasun biologikoa?

Emakumeen eta gizonen nerbio-sistemen ezberdintasuna Diferencia en el cerebro de hombres y mujeres bideaoan bi sexuen arteko liskar baten bidez azaltzen da, zelan bakoitzaren garunaren barruan prozesu ezberdinak ematen diren liskar berdinaren aurrean.
ADIERAZTEN DENAREKIN ADOS AL ZAUDE? ERAKUSTEN DENAREKIN IDENTIFIKATZEN AL ZARA?

2007/11/19

Sexu genero bakoitzari ezarritako estereotipoak

Emakumearen itxura betidanik esterotipoen inguruan mugitu da, bai ikuspuntu kultural batetik (hezkuntzaren eta komunikabideen bidez emakumeari eman edo ezarri zaion rolak) eta baita bere irudikapenari buruzkoak ere, historian zehar emakumeari buruz eraiki diren irudi estereotipoak (publizitatean, modan...). Denborarekin gizonen estereotipoak ere agertzen joan dira, baina modu ezberdin batean: emakumeenak gizonak sortutakoak dira.
Gai honen inguruan gehiago sakontzen da Sin pene ni gloria (I): el imaginario masculino artikuluan, zoritxarrez open countentekoa ez dena.

2007/11/12

Ikasketa soziala

Gure inguruan gertatzen denaz eta dagoenaz fijatzen gara eta eredu horiek kopiatzen ditugu. Horrela hain zuzen ere, ikasketa sozialaren bidez, jokabide eta jarrera gehienak ikasten ditugu, ereduen imitazioaren bitartez.

2007/10/18

aSkOoOoO mAiTE zAiTuT!!!

mAiTiA: niRe biHoTzeKo aZuKrE koSkoRra zaRa!!!!!!!!!!!!!!!! eskerrik asko danagatik!!!
AMZ D.G.M!!!!!!!!!!!!!!!

2007/10/05

cRiSs



Cristina Sarmiento naiz, 19 urte ditut eta Bilboko Irakasleen Eskolan Gizarte Hezkuntza ikasten ari naiz. Neska alaia naiz, horrela izaten saiatzen naiz gutxienez, eta nire munduko gauzarik garrantzitsuenak familia, nire mutilaguna eta lagunak dira.
Bizi garen gizartean emakumeoi ezarri dizkiguten ideiak, estereotipoak... ekiditea beharrezko lana dela eta emakumeari sufriarazten dietenarekin amaitzeko, gutxienez amaiera lortzen saiatzeko, karrera hau egitea erabaki nuen, kolektibo hau gehien motibatzen eta interesatzen zaidana baita. Beraz, zuen komentarioak eta ideak jasotzea gustatuko litzaidake.
Hurrengora arte.

AUKERATUTAKO GAIARI BURUZ...

Nire blog berria izendatzeko "jokabideak" aukeratu dut gai zabala eta interesgarria iruditzen zaidalako. Gizakiak garen heinean gizarte bateko partaideak gara; beraz, besteekin sortzen ditugun harremanak, egoera ezberdinetan zer nolako jokabidea izaten dugun, e.a. aztertzea eta ulertzea interesgarria dela uste dut.
Momentuz jokabideei buruz informazio orokorra bilatzen saiatuko naiz eta gero horren barruan azpigai baliagarriagoren bat aurkitzen badut, horren inguruan gehiago sakonduko dut. Bolgen mundua guztiz berria da niretzat horregatik oraindik ez daukat oso argi zer egingo dudan bloga aurrera eramateko.